2010
![]()
ZER GERTATU ZEN GOGORATU BAI,
HERRIA SORTU EZ eta OSPATZEKO EZER EZ
| Pentsa ezinekoa da burujabetasuna berreskuratu nahi duen herri batek, burujabetasuna izan zuen herri europarraren errealitate politikoaren eskarmentua gutxiestea.
Politikoki Nafarroa/ Kulturalki Euskal Herria den, herri bat bakarra den honi erabakimena eta burujabetza kentzea legitimatu nahia dago. Etengabeko asimilazio eta akulturazio jardunbidearen mendekotasunean, bere kultura, izaera eta erakunde propioak kendu eta kendu dabiltza behin eta berriz. Gizarte kolonizatuak bakarrik erantzuten dute modu honetan, hau da, bere herri kontzientziaren haria den historiari atzea emanez. Eta izatea, zerbait bada, irauten duen kontzientzia da. Norberaren bizitzaren subjektua eta objektua izatea eta eragitea. Bere buruaren jabe izan eta norbere kolektiboarengan eragiten duena. Beraz, zer da 1310tik 2010 bitartean gertatutakoaz gogoratu nahi duguna? Castillakoek etorri aurretik herria baginela, eta ez zutela beraiek sortu gure herria. Castilla zena eta orain Espainia deneko Erregeek mendeetan etengabe geure herri identitateari egindako erasoen aurrean, hala ere bizirik gaude!. Geure kultura eta erabakimena bateratuta eskutik eramateko eskubideari eusten diogu. Europa osoan errekonozitua zen euskaldunon Nafar Estatua, lehen bageneukan eta gaur, behar dugu eta nahi dugu. |
Orduko haitz berdinaren azpian jarraitzen dugu,oso urte gutxi dituen izen berriarekin. Izarraitz azpikoa AZPEITIA.
Indarrez ipinitako inongo legeek aldatu ezin duten sentimenduarekin, izenak-izen, IZANARI EUSTEN DIOGU AZPEITIARROK. Aukera bikaina 2010ekoa, nor garen gogoratuz, izatearen kontzientziari arnasa, bihotza, emateko. Geure buruaren jabe izan eta herriaren garapenerako geuri dagozkigun erabaki ahalmenak erabiltzeko eskubidea dugunaren KONTZIENTZIA INDARTZEKO AUKERA DUGU. |



