1310
![]()
AZPEITIAN ZER GERTATU ZEN GOGORATZEN
CASTILLAK 100 URTE AURRETIK INBADITU, MENPEKO HARTU
ETA NAFAR BEZALA GENITUEN EUSKAL FORUAK KENDU ONDOREN
100 URTE PASATUTA BERRIRO EMAN
“CARTA PUEBLA, VILLA edo HIRIBILDU” IZEN BERRIAREKIN
BAINA…BERE AGINTEPEAN
| Zer da Carta Puebla?
Zer da hiri bildua edo Villa? Euskal Herrian behin eta berriro gertatzen zaigu, gerraz inbaditu gintuztenen ahotik ateratako historia bakarrik ezagutzen dugula. Horregatik, gugan hainbeste landu duten ezjakintasunak eraman gaitzake hiribilduen urteurrena “18 de julio” balitz bezalaxe ospatzea, zer den konturatu gabe. Egoki kokatzeko 1310. urtekoa zer ez zen argituko dugu. Horretarako euskal iturrietara jotzea dugu bidezkoa. Zeren, zergatik ahazten dugu gure herriaren burujabetasunaren garaia, gurea ez den eta indarkeriz inposatu zaigun arkitektura administratiboaren abiapuntutik heltzeko? Nolatan abiatzen gara une honetan ditugun mugak justifikatzen dituen bidetik? Gure herria, gaur Azpeitia izena duena, 1310. urtea baino askoz aurretik bazen. Aspalditik zuen bera izatearen kontzientzia. Bere hizkuntza eta kultura.Gainera juridikoki eta politikoki egituratuta zegoen. Euskal Erregea genuen eta Zuzenbide Pirineikoa, geuk geuretzako egindako zuzenbidea, ospe handikoa. |
Iruñeako apezpikuaren 1.027ko aktetan jasoa dagoenaren arabera, “Garmendia de Iraurgi” izena zuen gure herriak. Izen horrekin gure herria ezagutzen zen garaian, inguru guzti hauetako euskal errege bakarra Antso Nagusia zen. Europa guztian oso ondo ikusia zegoena.
1200ean Castillako erregeak gerraz inbaditu zituen Nafarroako erresuma osatzen zuten hainbat lurralde: Gipuzkoa, Bizkaia, Araba, Errioxa eta beste inguru batzuetan. Gainera menpean hartutako lurrak zaintzeko herri estrategikoak aukeratu zituen, hiribildu izendatuz (”Villa”). Egoera horretan, 1310ean Gaztelako erregea zen Fernando IV.ak, hiribildu edo villa izendatu zuen gure herria. Hau da, Castillak, inbaditutako lurretan bere jabegotza finkatzeko, aurretik genituen foruak edo erabaki-ahalmenak bere izenean berriro ematea besterik ez zuen egin. Hori bai, berak guri indarkeriz kendutakoa, geuk berarentzat zaintzekotan bere agintepean. Beraz, behin eta berriro historia faltsifikatzeko egiten diren ahaleginen aurrean gauzak bere lekuan jartzeko aukera bikaina dugu,. Horretarako gogora dezagun 700 urte baino gehiagotik egiten ari zaizkigun iruzurra eta geure nortasunari eutsiz, askatasunetik, nor garen argitu. |



