1310-2010

Azpeitia Bizirik plataforma

9 une historikotan gure herriaren haria

franja

    1. Orain dela 2500 urte: Munoaundin,Txalintxo gainean jendea bizi zela adierazten duten aztarnak bilatu dituzte Aranzadikoek. Topatutako harresi, errota eta hainbat tresnak jendea antolatua bizi zenaren adierazle dira. Beraz, nola esan dezakegu 1310ean gure herriaren sorrera eman zela?.

    2. 824: Europako beste zenbait jendek bezala euskaldunok geure erabakimena antolatu eta arautzeko egitura juridiko-politikoa gauzatu genuen: lehenengo euskal erregea, Aritza Iruñeako Erregea.

    3. 1200: Castillak inbaditu zituen Nafar Erresumaren mendebaldeko lurrak: Gipuzkoa, Bizkaia, Araba, Errioxa etb. gaur egun autonomia desberdinetan sakabanatuak daudenak.

    4. 1310: Castellanoen Erregeak, Gipuzkoa inbaditu ondoren, gerraz kendutakoaren jabegoa finkatzeko asmotan, zenbait herriri tratu berezia eman zien eta Carta Puebla, hiribildu edo Villa izendatu. Hau da, inbaditu aurretik dagoenekoz euskal erresumako herri bezala zuten Konstituzio Agiri berbera, nafar Foruak, Castillako erregearen eskutik jaso berriro, haren jabegotzaren adierazpen bezala. Estrategikoki kokatuta zeuden euskal herri askorekin egin zuen gauza bera. Beraz, gertatukoa gogoratu bai, ospatu ez eta gure herria sortu ere ez.

    5. 1512: Nafar Erresuma inbaditzen jarraitu zuen Castillako Erregeak. Gaur egun Nafarroa Garaia edo Foru Erkidego bezala ezagutzen ditugun lurrak. Pirinioetatik bestalde zituen lurretan gelditu behar izan zuen.

    6. 1621: Frantziak, Nafar Erresumaren azken lurrak hartu zituen. Hala ere eguneroko bizitzan zenbait ahalmen eta egiturak jarraitu egin zuten funtzionatzen XIX.menderarte.

    7. 1876: Espainiak urte honetan kendu zizkigun, euskaldunok geuk erabakitzeko genituen azken egitura juridiko-politiko propioak. Nafarroan oraindik geureak ziren egiturak mantentzen genituen. Geure Aduana genuen Tuteran eta zergak bertan ordaintzen genituen ez Espainian. Egin zutena zen Espainiako lurraldea Iruñerarte luzatu eta han ipini Aduana espainiarra. Era berean urte askotan inbadituak izan arren Espainiako soldaduska egitera ez ginen joaten, nafar bezala geure ahalmenak oraindik mantentzen genituelako. 1876tik aurrera ordea, Espainiak gure Aduanak lekuz aldatu eta zergak berari ordaintzera behartzeaz gain Espainian soldaduska egitera ere behartu egin gintuen. Hori guztia kendu zigutela orain dela 133 urte bakarrik dira. Ordurarte euskaldun guztiok ginen politikoki nafarrak eta hori da gure memoriatik kendu nahi digutena. Indar militarrez erabakimena kenduz galtzaile egin gintuzten eta bigarren aldiz galtzaile egiteko memoria kentzeko ahaleginetan etengabe mendez mende gaur arte ari dira.

    8. 2010: Azpeitia Bizirik! Manifestua. Hainbeste indarkeri sufritu arren Azpeitiak bere herri identitatearen haria etenik gabe gordetzen du. Gertatukoa gogoan izan nahi dugu oraingo gertaerak ulertu eta aurrera begira egoki erabakitzeko. Geure buruaren jabe izan nahi dugula berretsiz, bizirik eta indartsu jarraitzeko.

    9. 2012 Nafarroa Bizirik! Manifestua. Albako Dukeak Nafarroako erresuma inbaditu zuela eta estatu subiranoa kendu zigutela 500 urte egiterakoan, gizarte zibila, kontzientzia askea, euskal kultura, geure erabakimena… larrutua eta kaltetua ikusten ditugun arren, osasungarria zaigu gogoratzea oraindik bizirik edukitzea lortu dugula.

franja

|